Gipuzkoa de Moda

GK GREEN FASHION

Azaroaren 25ean, 18:00etan, Naturklima Fundazioaren egoitza berrian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Sailak Gipuzkoa de Modarekin elkarlanean antolatutako 'GK Green Fashion' ikuskizunaren zortzigarren edizioa izango da.

Moda desfilerako sarbidea gonbidapen bidez izango da, 300 plazak agortu arte. Gerora, osorik emango da webgune honen eta diariovasco.com-en bitartez.

Moda iraunkorreko zortzi euskal konpainiak euren betiko proposamenak aurkeztuko dituzte: Naw, MOCLAN, Kotoi, AM Biko Studio, ELI-Two, Maider Alzaga, Giovanna Bittante eta Emaus Fundazioa. Ekonomia zirkularra, piezen berrerabilpena, 'upcycling'-a eta trazabilitatea izango dira nagusi.

Eszenaratze ikusgarriak, ikusleek sarbideko atea zeharkatu ondoren aurkituko duten sorpresa handietako bat, egungo egoera eta testuingurua sinbolizatuko ditu natura oinarri nagusia izanik. Hondakinen eraldaketari eta ehungintzako prebentzio eta ekonomia zirkularreko ekimenei laguntzeak lurralde osorako suposatzen duen aukeraz hausnartu nahi duen pasabidea izango da.

Albisteak

Harremanetarako

E-mail: prensa@sansebastianmodafestival.com
Mikeletegi Pasealekua, 1 - 20009 Donostia-San Sebastián
Tf: 943 410 821

InstagramTwitterFacebook
Gipuzkoa de Moda