San Sebastian Moda Udazken-Neguko jaialdia

2023/2024 UDAZKEN-NEGUKO SAN SEBASTIÁN MODA JAIALDIA

San Sebastian Moda Jaialdia modaren sektorea sustatzeko eta hari zabalkundea emateko plataformarik handiena da Euskadin. El Diario Vasco Taldeak antolatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza-departamentuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Kultura departamentuek, Donostiako Sustapenak, Kutxa Kultur plataformak, San Sebastian Shops elkarteak, Garberak, Nobu San Sebastiánek, la Perlak, Doctor Villandiegok eta Aromsek sustatzen dute jaialdia. Aurtengo urriako 25, 26, 27 eta 28an egingo da 2023/2024 udazken-neguko edizioa.

kimenaren espazio fisiko enblematikoenak berreskuratu ditu San Sebastián Moda Jaialdiak. ‘Fashion talk’ direlakoak, hitzaldiak eta ‘workshop’ak egingo dira, zale guztiek espero dituzten ‘fashion show’ eta Balenciaga, San Telmo Museo, Garbera eta Donostiako hirian egingo diren zuzeneko desfileez gain. Estetikari eta antolamenduari dagokionez, berrituta datorkigu pasarela; etenik gabeko zuzeneko seinalea erabiliko da, ekitaldiaren webgunearen, diariovasco.com eta Gipuzkoa de Moda kanalean.

Lau eguneko egitaraua izango du aurtengo edizioak ere, gure industriako sektore profesionalari eta ez-profesionalari zuzendutakoa, negozio-eredu berriak aztertzeko eta horiei buruzko hausnarketa egiteko helburua izango duena. Arreta berezia eskainiko zaie '0 kilometroko' eta jasangarriak diren negozioei, eta 'made in Basque Country' markak eta gure jatorriaren indarra bultzatzeari eta ezagutarazteari. Isabel Sanchis, SKFK, Loreak Mendian edota Amaia Kids, besteak beste, parte hartuko dute lehen aldiz nazioarteko ekitaldi honetan.

EGUTEGIA

  • 1. eguna
    • 12:00 - 13:30

      'Kotoi' dokumentalaren emanaldia.

    • 17:00 - 20:00

      Donostiako merkataritzaren 23/24ko udazken-neguko bildumen erakusketa eta salmenta (Lekua: Ibai Pasealekua. Loiolako Erriberak)

    • 18:00 - 18:45

      Donostiako Denden 'Performance'-a (Lekua: Ibai Pasealekua. Loiolako Erriberak). Partehartzaileak:
      - El Ratón de Getaria
      - Emi Artesanía
      - Ponpoxita
      - Lainer
      - Calzados Tello
      - L’Elegance d’Agathe
      - Giovanna Bittante
      - M32 conceptstore
      - Textiles Kontxi
      - Mao Donostia
      - Un rincón para ti
      - Eder Centro de Labores
      - Olaia Belleza y Moda
      - Molona Home
      - Modas Molona
      - Hotei Boutique
      - Muchas Telas
      - Kirol Moda Benta Berri
      - MadeinLU
      - Boutique Kaixo

ALBISTEAK

HARREMANETARAKO

Helbide elektronikoa: prensa@sansebastianmodafestival.com
Mikeletegi Pasealekua, 1 - 20009 Donostia-San Sebastián
Telefono-zenbakia : 943 410 821

InstagramTwitterFacebook
Gipuzkoa de Moda