Gipuzkoa de Moda

ZARAUTZ MODAN

arautzek modarekin hitzordua du abuztuaren 6an, 21:00etatik aurrera. Malekoia izan da Zarautz Modan ekitaldiaren bosgarren ediziorako aukeratutako eszenatoki dotorea; Zarauzko Udalak sustatutako ekimena da hau, Murkil Merkatarien Elkartearekin eta Gipuzkoa de Moda-rekin lankidetzan. Zarauzko hogei marka eta komertziok hartuko du parte aurtengo edizioa.

Emakume zein gizonentzako proposamenak egongo dira; emaztegaientzako, festarako eta casual erakoak; oinetakoak eta osagarriak; baita ikuskizunean bertan ezagutuko ditugun ezusteko batzuk ere. Establezimendu bakoitzak dozena bat estilismo aurkeztuko ditu gonbidatuen aurrean. Edukiera-mugen ondorioz, ikuskizunera joan ezingo diren interesatuentzako, diariovasco.com atariko Gipuzkoa de Moda kanalean eskainiko da "nahierara" desfilea osorik, baita ekitaldiko irudirik onenak ere, igandean, abuztuaren 7an. 

Harremanetarako

E-mail: prensa@sansebastianmodafestival.com
Mikeletegi Pasealekua, 1 - 20009 Donostia-San Sebastián
Tf: 943 410 821

InstagramTwitterFacebook
Gipuzkoa de Moda